ONGI ETORRI!

Paper-industriaren zerbitzura gaude!

LabPaper Tolosa Paper Eskola Indartzeko Elkartea izeneko erakundea Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak, Tolosako Udalak, Euskadiko Paperaren Klusterrak, Gipuzkoako Aldundiak, Adegik, Tolosaldea Garatzenek eta Lanbidek osatzen dute.

Ezagutu eskaintzen dugun guztia!

NOR GARA ETA ZER ESKAINTZEN DUGU?

LABPAPER “LabPaper Tolosa Paper Eskola Indartzeko Elkarteak” papergintzako orearen eta horrekin lotutako produktuen esparruan saiakuntzak eta karakterizazio-lanak egin nahi dituzten enpresen eskura jartzen duen laborategia da.
Produktu tradizional eta berritzaileei eskainitako kalitate-kontroleko laborategi hau Tolosako Paperaren Eskola zaharreko eraikinean dago, eta bertatik Penintsula osotik datozen kalitate-saiakuntzei erantzuten die aspaldidanik.
Elkartearen helburu nagusia papergintzaren sektoreari laguntza ematea da teknologiarekin eta lehengaien eta tarteko edo amaierako produktuen kalitate-kontrolarekin lotutako arloetan.
LABPAPER laborategiak karakterizazio-saiakuntza estandarrak eskaintzen ditu UNE araudiaren arabera, bai eta berariazko premiei egokitutako garapenak edo azterlanak ere, eta independentzia-, konfidentzialtasun- eta bezeroari egokitutako zerbitzuaren printzipioen arabera lan egiten du, ENAC Egiaztapeneko Erakunde Nazionalak ematen duen kanpoko akreditazioarekin.

SEKTOREKO ENPRESEI EMATEN DIZKIEGUN ZERBITZUAK

Orea eta paper materialen kalitate-saiakuntzak, honako hauek barne:

Paperak, kartoiak, kartoi-ondulatua eta deribatuak, hala nola kutxak eta bilgarriak.

Garapen teknologikoko eta ikerketa aplikatuko lanak

Enpresen eskaera zehatzaren arabera.

SAIAKUNTZAK (ENAC)

Gramajea

[

Zuritasuna

Cobb uraren xurgapena

Leherturaren aurkako erresistentzia

testak zifretan (2025)

Bezeroak

Txosten teknikoak

Kalitate-saiakuntzak

SAIAKUNTZA   ESTANDARIZATUAK

%

FIDAGARRITASUNA

%

PROFESIONALITATEA

%

KALITATEA

OREEN SAIAKUNTZAK.

PAPERAREN ETA KARTOIAREN SAIAKUNTZA FISIKOAK.

GAINAZALAREN ETA XURGAPENAREN EZAUGARRIAK.

KARTOIRAKO PAPER-SAIAKUNTZAK.

KARTOI ONDULATUEN SAIAKUNTZAK.

ZURAREN, OREAREN, PAPERAREN ETA KARTOIAREN SAIAKUNTZA KIMIKOAK.

INPRIMABILITATEKO SAIAKUNTZAK.

SAIAKUNTZA MIKROSKOPIKOAK

HARREMANETARAKO FORMULARIOA / FORMULARIO DE CONTACTO

7 + 3 =